Txantxazelaixan jarritako karpa hankaz gora bota du haizeak
San Andres egunerako txantxazelaixan jarrita zegoen karpa lerro luze bat hankaz gora bota eta zati eder bat Juan Gisasola kaleraino eraman du haize bolada batek. Ostiralean, gaueko 21:40ak aldera gertatu da istripua.
"Kalamuako Parlamentua" jokoaren aurkezpena
Gaur arratsaldean izango da "Kalamuako Parlamentua" jokoaren aurkezpena. Eibarko Kultura Etxean, arratsaldeko 7.30etan. Eibarko galderen mahai-jokoa da, EibarOrg elkarteak egindakoa.
EibarOrg elkartekuen afarixa
Juan zan barixakuan afarixa euki genduan. Urtian afaritxo bat-edo egiten dogu EibarOrg elkarteko lagunok. Oraingo honetan Txontako Edozer soziedadian izan zan.
Franco Eibarko ohorezko alkate
Inork gutxik dakien arren, Eibarrek badu ohorezko alkate bat: Francisco Franco diktadorea. 1949. urtean eman ziotena gaur kenduko dio udalak. EA-Aralar alderdiak egin zuen eskaera eta udaletxeko alderdi guztiek onartu, aho batez.
San Pio X aurreko plazatxoan lanak bukatzen
Luze joan dira lanak, pasa den maiatzetik, baina jadanik azken remateekin ari da kontratatutako enpresa. Hala ere, badago auzokoen artean kritikarik.
Serafin Basauriri omenaldia
Serafin Basaurik bere bizitzako urterik gehienak euskararen alde lanean igaro ditu. Hori dela eta, Eibarko euskaltzaleek eta hainbat elkartek omenaldi txiki bat egingo diote abenduaren 20an Arrate Hotelean. Eibartar guztiak daude gonbidatuta bazkari-omenaldira.